Software eta hardware libreak iraunkortasunerako ezaugarri interesgarriak dituzte: jatorrizko garatzaileek utzitako proiektuak berpiztu daitezke edo desadostasunen aurrean beste norabide bat hartu; norbere beharretara egokitzeko aukera ematen dute; konponketak ahalbidetzen dituzte; eta komunitatearekin partekatzeko aukera ematen dute.
-Asier Iturralde
Zertarako da Onaro? 1) Herritar guztiei banda zabaleko konexioa emateko; 2) Arreta zuzena, gertukoa eta engainurik gabea eskaintzeko; 3) Herritarren beharrak herritik erantzuteko, bertako hornitzaileekin elkarlanean; 4) Oinarrizko zerbitzuak herritik hobeto kudeatzen direnaren konbentzimenduz dihardugulako.
-Xabier Igartua
Internet konexioari loturiko gabeziez jabetu ginen: landa guneko 210 eraikinek ez dute internet banda zabaleko konexiorik, eta ezin dugu ahaztu behar: 1) internet oinarrizko zerbitzua dela; 2) interneterako sarbidea gisa eskubide gisa aitortu zuela Nazio Batuen Erakundeak 2011. urtean; 3) Pandemiak, hainbat oñatiarren internet konexio gabeziak azalarazi dituela.
-Xabier Igartua
Salaketa kanpaina gisa hasi zen Fairphone. Salaketak ez zuten nahi zuten fruitua eman. Enrpesa bat sortzeko urratsa eman zuten 2013an. Mugikor alternatibo bat eskainiaz. Mugikor batetik bestera pertsona eta ingurugiroaren zaintza hobetzea lortzen ari dira bidaia honetan. Pausuak ematen doaz geroz eta irtenbide hobeak ematen erabiltzaileei.
-Iratxe Acha
Fairphonearen bidaian jarriko dut atentzio handiena. Frogatzen ari da industria elektronikoan gauzak era desberdinean egin ahal direla eta bestalde, eredu hau jarraitzea posible dela ari dira frogatzen.
Gardentasunez azaltzen ditu bidaia honetan izan dituen zailtasunak. Izan ere, erabiltzaileen artean inkoherentzia batzuk aurkitu ditu proiektuak.
-Iratxe Acha
https://mastodon.eus instantzia sortu zenetik bertan gaude eta hango kontua erabiltzen dugu: @iametza