Faxismo "berriaren" gorakada, irudiz leunagoa eta hitzez lasaiagoa dirudiena, euskaldunon kontua ez dela uste dutenentzat.

Somos de clase baja, pero no gilipollas.

@izaro @dabidnet Mugikor lapurreta asko ikusi ditut duela gutxi nire etxe ondoan. Ni ez naiz lapurren jaioterrian sartuko... baina honen kontrako taldeak agertzen ari dira.
Lapurreten arazoa larria da eta talde faxista hauek indignazioa aprobetxatzen ari dira horrelako ideiak bultzatzeko.

Nire lagun bati "patrulla ciudadana" batetan sartzea proposatu zioten duela gutxi. Hasiera batean jendea defendatzeko eta gero ba ahal bada ba "cacería" batzuk egiteko...

Itzelezko nazka.

@izaro @dabidnet Baina argi dago arazo larria daukagula lapurretekin.
Nork kontrolatuko ditu gazte talde hauek? Poliziak?

Galdera hauek mahai gainean jarri behar dira arrazakeri epidemia batean sartu baino lehen.

Baina galdera horiek beste galdera sakon batzuk ateratzen dituzte. Adibidez: Zergatik ari dira lapurretan? Zer nolako etorkizuna daukate lapurretan ibiltzeko? Nola ailegatu gara hona?

EXTRA: Ez dakit ikusi dituzuen "Etorkin gehiegi" jartzen duten pintadak. "Etorkin gehiegi",euskaraz.

@izaro @dabidnet Esan nahi dut: arazo bat daukagu baina ez da inoiz ez ondo enfokatuko bi arrazoiengatik.

1. Administrazioaren aldetik gazte etorkinak lapurretak egiten dituztela esatea "arrazista da". Nahiz eta egia izan.

2. Arazoa mahai gainean jartzea administrazioak eta gizarteak daukan benetako arazoak aterako ditu. Eta hori oso leku txarrean uzten gaitu.

Serio jarri behar.
Etorkinak dira lapurretan dabiltzen asko? Bai, baina horrek ez du esan nahi lapurtzen dutenik etorkinak direlako.

@ekaitz_zarraga @izaro lehen puntuan egiten duzun baieztapena ezin da egin. Ez delako egia "gazte etorkinak lapurretak egiten dituztela" akaso "gazte etorkin _batzuk_". Baina zertan laguntzen du jakiteak lapur horietako batzuk etorkinak diren? Bakarrik faxismoa hauspotzeko.

Bigarren puntuaz, ezker politikak ezinbestekoak dira arazo horri aurre egiteko.

Bukatzeko, egiten duzun azken hausnarketa epaitzeko "asko" diren edo ez jakin beharko nuke, momentu honetan ez dut ehunekoa ezagutzen.

@dabidnet @izaro Asko ala gutxi izatea ados nago erlatiboa dela, baina ikusi ditudan lapurreta GUZTIAK zona antzekoko etorkinak egin dituzte.

Horrekin arazo bat daukagu. Etorkinak ez dira txarrak per se, arazoa da ez diegula askotan beste aukerarik usten.

Hasi behar gara puntu horretatik. Admititu beharra dago lapurreta asko egiten dituztela. Ezin da errealitatea ezkutatu.

Baina ezin dira kriminalizatu ere.

@ekaitz_zarraga @izaro baina esan dizudan bezala ezin dut onartu, ez behintzat daturik gabe, "lapurreta asko egiten dituztela".

Aurreko mezuan esan dizuedan bezala, sei urtez bizi izan naiz San Frantziskon. Ez dut lapurreta bat inoiz sufritu. Eraikin guztiko zuri bakarrak ni eta pisukideak ginen.

@dabidnet @izaro Zure kasu konkretua ez da nahikoa arazo bat azaltzeko. Gainera ez dute normalean san franzizkon bertan lapurtzen. Kanpoan baizik.

Kartel hauek agertzen dira jendea seguru sentitzen ez delako eta norbaiti errua bota behar diolako.

Lapurretak eta gertatzen dira, ezin dira ezkutatu. Gero aurpegian eztanda egingo digu.

Helduak izan behar gara gauzetaz argi hitz egiteko. Arrazakerian sartu barik eta autokritika eginda.

@ekaitz_zarraga @izaro @zital kartel hauek agertzen dira Bilbon, faxista talde bat dagoelako. Seguru sentitzen diren edo ez, ezin dut eztabaidatu. Izango da.

Lapurretak ez dira arazo bat, delitua egitera behartzen zaituena da arazoa. Eta horri ekin behar zaiola uste duten zoro horietakoa naiz.

Gaixo nagoenean ez dut sintomaren kontra (lapurreta) egiten, gaixotasunaren kontra (sistema sozial eta ekonomiko kapitalista) egiten dut. Llamadme loco.

@dabidnet @izaro @zital Hasieratik esan nahi nuena da ez duela inork lapurreten arazoa aztertuko atzean daude arazo sozial eta ekonomikoak mahai gainean ez ditugulako jarri nahi.

Eta ez ditugunez pertsona heldu bezalak arazo hauek aztertzen faxisten konponbide arrazistekin etortzen direla pertsona ez oso informatuak eta indignatuak kaptatzeko.

Agian orain hobetu azaldu naiz.

@ekaitz_zarraga @izaro @zital idazle anarkista, komunista, baita liberal eta faxista askok, delituen oinarri soziologikoa aztertu dute. Arazoa mahai gainean dago aspaldi

@dabidnet @izaro @zital Hemen modu lokalean esan nahi dut.

Udalak ez du ezer egingo "politicamente correcto" ez delako azalean gelditzen direnentzat eta sakontzeak asko exigitzen duelako.

@ekaitz_zarraga @izaro @zital hemen ere aztertu eta idatzi izan da. Asko pentsatu gabe hau datorkit burura: Ongi etorri errefuxiatuak, SOS Arrazakeria, Ekintza Antifaxista… guzti horiek bai behintzat nik dakidala.

Irakurtzeko prest gauden edo ez (edo ondorioekin bat gatozen edo ez) beste eztabaida bat da.

Eztabaida hau ez da berria.

@dabidnet @izaro @zital Bai, baina ez dira udaletxetik edo instituzioetik enfokatu ikuspuntu praktiko batetik.

Ez noa arrazakeriaren kontrako asuntoetan. Etorkin pobreei laguntza eta aukerak emateko bide bat bilatzen baizik edo ondo aztertzen zergatik lapurretan dabiltzaten.

Askok bakarrik sentitzen dira, gizartetik kanpo. Ez ditugu ondo hartu eta erakundeek ez dute gehiegirik egin.

Ez da eztabaida berria, baina azkeneko urteetan larritu egin da. 2. edo 3. generazioko jendea daukagu orain.

@dabidnet @izaro @zital Jende gazte galdua ikusten dut nik. Bakarrik sentitzen dira. Etorkizunik gabe.

Ez dut uste interes politikoak alde batetan utzita arazo hau konpontzeko prest gaudenik.

Ez hau ez besterik.

Zergatik dago San Franziskoko plaza dagoen moduan?
Udaletxeari interesatzen zaiolako.

Tal cual.
Ez dute aldatu nahi, eta ez dute egingo.

@dabidnet @izaro @zital Interes gehiegi dago hemen erdian.

Gure (guztion) segurtasuna ez dira prioritate bat.

Etorkinen egoera hobetzea ez zaio momentu honetan inori benetan interesatzen. Tristea, baina egia.

@ekaitz_zarraga @izaro @zital inori ez zaiola interesatzen? Erakunde publikoei ez zaiela interesatzen? Edo uste duzula inori (erakunde publikoak barne) ez zaiola interesatzen? Ez da gauza bera.

Nik pertsona asko ikusten ditut estigma guzti horien kontra lan egiten. Egunero.

Follow

@dabidnet @ekaitz_zarraga @zital
Ze eztabaida interesgarria! Eta zenbat gai ateratzen diren beti mahai gainera!
, , ...
Argi dagoena da, hemendik aurrera eta bezalako partiduek (gutxienez) gero eta gehiago erabiliko dutela gai hau bozkak lortzeko, eta prestaturik egon beharko garela aurre egiteko, Aktiboki eta bezalako mugimenduak babestu beharko ditugula!

@izaro @dabidnet @ekaitz_zarraga @zital Guztiz ados! Baina eurei ere publizitate gutxiago emotea ondo legokela uste dot!

@Izaskun @izaro @dabidnet @zital Estoy de acuerdo.
Si no enfocamos este problema se nos va a ir de las manos además.
Cuanto más tratemos de taparlo como suponiendo que no hay un problema porque Bilbao es una ciudad acogedora y ese tipo de mierdas que trata de vender el ayuntamiento peor.

Las cifras están ahí, no podemos dejar que sea la ultraderecha quien las maneje diciendo que la izquierda trata de ocultarlas.

Tenemos que dominar este discurso. Pero no estamos preparados.

@Izaskun @izaro @dabidnet @zital Más que nada porque el análisis requiere más de un tweet para explicarse, y la derecha siempre va a ganar en esos términos.

@ekaitz_zarraga @Izaskun @izaro @zital garagardo batekin jarraitu beharko dugu, esan nahi dudala idazteko ere ez dira nahikoa 500 karaktere 😅

Baina eztabaida interesgarria izan da.

@dabidnet @Izaskun @izaro @zital Bilbotik bazatoz hartuko dugu, nik hemendik mugitzeko arazoak izaten ditut.

Sign in to participate in the conversation
Mastodon

Server run by the main developers of the project 🐘 It is not focused on any particular niche interest - everyone is welcome as long as you follow our code of conduct!